XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ortan ere, ba, iñork izatekotan, badu ark gandortu zioa.

Aita Agustin Kardaberaz (1703-1770)

Aipatua degu A. Kardaberaz, baiña esan dezagun zerbait geiago oraindik.

Egia esan, merezi du, kaizu bikaiñeko gizona degu-ta.

Orrengain esku artean degun liburu au berari eskeiñia degu, ernanitar mixiolari santua goretsi ta dagokion aintza-esertokian jartzeko egiña.

XVIII`garren mende barruko euskal literatura lau aita jesulagunek betetzen dute osoro: Kristo`ren fedea aldarrikatzen erriz erri, inoiz aspertu gabe, ibilli zan Aita Agustin Basterretxea (1700-1761) lekeitiarrak, Larramendi`k, Kardaberaz`ek eta Mendiburu`k.

Ezagunak ziran laurok, eta alkar maite.

Larramendi zuten maixu, Kardaberaz`ek maiz dioskunez.

Aoz ta lumaz, nekatu gabeko arazoari loturik bizi izan ziran, mende erdiz beintzat;

Beste asko ere aien oin-errestuen jarrai joango ziran noski baiño noskiago, Espaiña`ko errege zan Karlos III`garrenak, beren etxe ta lurraldeetatik aterazi ezpalitu.

Adi oni ere.

Geure iritzi ta burutapenak auek giarrak diranean, besteak beste lagun urkoak ere oien berri izan eta aintzat artu ditzatela nai izaten degu.

Kardaberaz`ek, urte betez beintzat, Teologia irakatsi zuen Oñati`ko Ikastetxe nagusian; irakasle lagun zuen orduan Aita Bernardo Recio ere, jaiotzez Aleajos (Valladolid) erritxokoa: onek ere euskeraz ikasi zuen ernanitarrak lagunduta.

Larramendi`ren gramatika goratuaz, A. Kardaberaz`ek onela: (Auspoa 37 alea, 110 orrialdean).

Baita adi oni ere, ta berau genduan Kardaberaz`en kezka larrienetakoa.

Garai artan eliz-gizonak ziran geien ikasten zutenak; beren eskola ta ikastetxeak zituzten, eta erri xeak baiño goragoko ikasketak osotzen.

Baiña ikasketa oiek osorik erderaz latiñez, prantsesez eta espaiñeraz egiten zituzten.